HILABETE ESKOLAPIOA

¡¡Calasanzek gure ikasle bakoitzarengatik eta bakoitzarentzat sortzaile izaten jarraitzera bultzatzen gaitu!! Txoko honetan gure Eskolapioen Hilabetea sakontasunez bizitzeko baliabideak aurkituko dituzue. Jesusi eskolapio estiloan jarraitzeko proposamena, hilabete hau bere indar osoz ospatzeko. Nahi dugu gure ikasleek hazi, amets egin, asmatu eta aurkitu dezaten, Calasanzek bezala, Jesusek ere zure onena ateratzera deitzen zaituela.

HAUR HEZKUNTZA

Gozatu Calasanz haurtzarotik kontatzen. Haur Hezkuntzako irakasleok, ezin duzue ipuin hauen ilustrazioen edertasuna galdu! Online konta ditzakezue edo deskargatu…

LEHEN HEZKUNTZA

Aurrera! ESKOLAPIO-PIO IPUINTXOA, PASAPALABRA jokorik bizienak eta ihes gelak, kartak eta ikasturteko berrikuntza: Non zaude, Calasanz? Sartu jada!

BIGARREN HEZKUNTZA

Calasanzen historia bideo oso polit batean. Minecraft eskolapio kolaboratibo bat dator, aurreko ikasturteko Challengesanz irabazlea eta Calasanzi buruzko audio-liburu bat… Gozatu!

ZORIONEKOAK ESKOLAPIOAK DIRENAK!! Munduaren eraldatzaileak izango baitira.

ZORIONEKOAK berritasuna bilatzeko ilusioa osorik dutenak, dena lehen aldiz bezala egiten dutenak, ezezagunari beldurrik ez diotenak, ikasitakoaren segurtasuna bilatzen ez dutenak, bizitza estreinatuko baitute.

ZORIONEKOAK bizi-bizi bizi direnak, biharrik ez balego bezala, une bakoitza dastatzen dutenak, atseden gabe hazteko, amets egiteko, beste errealitate bat sortzeko aukera bilatzen dutenak.

ZORIONEKOAK muga gabe maite dutenak, zoratzera bultzatzen gaituztenak eta erotu egiten gaituztenak.

ZORIONEKOAK eskolapioak direnak, gogorarazten baitigute ez dagoela maitasun handiagorik bere ikasle-ikasleengatik bizitza ematen duena baino.