Eskerrik asko Aita, ikasgelan ditugun gauzengatik,
lagungarriak baitira
gure lana egiteko eta asko ikasteko.
Lagun gaitzazu beti
ondo zaintzen
ikasgelan guztiok erabiltzeko
diren gauzak, errespeta eta zaindu ditzagun
gureak izango balira bezala.
Baita ere,arren eskatzen dizugu,
ikasteko hainbeste gauza
ez dutenen alde oroitzea.
Lagun gaitzazu gure lanerako materialak
duen balioa kontuan izaten.


