Jesus,

batzuetan ez dakit zer egin.

Beste batzuetan, nahiz eta jakin gauza batzuk txarto daudela,

egiteko gogoa dut.

Batzuetan gezurraren bat esaten dut, 

eta beste batzuetan elkarbanatzea kostatzen zait.

Edo batzuetan besteei laguntzea, edo etxean  laguntzea,…

Jesus, eman eskua, 

erakutsi bide onena.

Gogoratu egin  behar dudana,

egia esateko, 

ongia egiteko,

eskuluze izateko,

laguntzeko beti prest.

Zure eredua jarraitzen

zoriontasuna bilatzeko, Jesus.