|
Bazen behin ogi bigun eta egin berria, usain goxoa eta itxura bikaina zuena. Okindegiko apalean zegoen eta paseatzera eta mundua ezagutzera irteteko irrikaz zegoen, han goitik oso itxura ona hartzen baitzion. Une horretan Jon sartu zen lasterka. Ogi bat nahi zuen eskolako lagunekin mendira joateko. Ni aukeratuko al nau? Pentsatu zuen ogiak… eta halaxe gertatu zen, saltzailearen eskuak bera aukeratu baitzuen ogi guztien artetik. Jonen motxilan oso pozik zegoen ogia, gauza asko ikusi baitzituen goiz osoan. Bazkalorduan eguzkitan jarri zuten, beste janari batzuekin batera. Jon, eman ogi-pusketa bat, mesedez! Ogia izutu egin zen. Zatitu egin nahi ote naute, bada? Beldurtu egin zen eta oihuka hasi zen. Haserreturik, ezkutatu egin zen. Denbora aurrera joan ahala inork jaterik nahi izan ez zuen ogi hura gogortu egin zen eta hil egin zen bere ezkutalekuan. |


