Eskerrak, gure Aita, Jesusengatik.
Bere azken azterketa garrantzitsua zen oso:
bizitza eman zuen guztiongatik eta
notarik jarri ez bazioten ere,
Bere seme eta bata bestearen anaiak garen gu geu gara
azterketa hori gainditu zuenaren seinale.
Gure irakasleen alde eskatzen dizugu
pertsonak izaten erakutsi diezaguten.
Gure gurasoen alde eskatzen dizugu
ez dezaten nota on bat bizikleta, gitarra edo opor bihurtu.
Ez dezagula inoiz ilusioa galdu.


