- Zein da zuen mahastia?
- Saiatzen zarete zuen lana gero eta hobeto egiten?
- Zuk lanik egin ez eta besteek egin dutela ikustean, nola sentitzen zara?
Jesusek esan zien: Ea zer iruditzen zaizuen. Gizon batek bi seme zituen. Batarengana joan zen eta esan zion: “Seme, zoaz gaur mahastira lanera”. Hark erantzun zion: “Ez dut nahi”; baina handik berehala damutu eta joan zen. Bestearengana ere joan zen aita eta gauza bera esan zion. Eta hark erantzun: “Ba noa, jauna”; baina ez zen joan. Zuen ustez, bietatik zeinek egin zuen aitaren nahia? “Lehenengoak”, erantzun zioten.
Jainko Aita,
Zuk guk gauza asko ikastea nahi duzu,
ingurunea arakatzea,
hitz egitea
gure inguruan daudenekin,
eta langileak izatea.
Gure jakinduriaz
hobeto uler ditzakegu
munduko eta gizonen gauzak.
Gure jakinduriaz eta Zure laguntzaz,
gauza asko ikas ditzakegu.