
Garizuman gaude, bihotza aldatzeko unea da.
Jesus, lagundu iezaguzu pixka bat aldatzen, pazientzia handiagoak eta eskuzabalagoak izaten.
Jesus, lagundu iezaguzu gure laguntza behar duten guztiei erreparatzen, gure babesa eta maitasuna sentitu dezaten.
Jesus, lagundu iezaguzu, garizuma honetan zoriontsuagoak izaten.
Jar gaitezen martxan, Jesusekin batera horizontera alaitasunez eta itxaropenez begiratzeko momentua da.


