ERAKUTSI ZURE ERREINUA ERAIKITZEN

Partekatu, mundu guztia bizi dadin, hori da, Jesus, gure nahia, bide hori erakusten diguzu, gizateria berria sortu dadin. Biziaren Jauna, lagundu ikusten gure ogiak eta arrainak; huskeria dira agian baina besteekin partekatuz gero, senide arteko solidaritatearen hazi izango dira. Zabaldu, Jauna, gure eskuak gure ondasunak, gure denbora eta dohainak partekatu ditzagun, anaitasunezko mundua sortu dezagun. Erakutsi zure Erreinua eraikitzen.