EGUN BERRIA

Egunon Jesus.

Eskerrik asko gau lasai honengatik eta atsedenengatik.

Eskerrik asko hasi berri den egunagatik.

Emaiguzu zure indar apur bat eguna ondo amaitzeko.

Gogoratuko gara gosea daukatelako txarto pasatzen daudenak.

Emaiguzu begi zabalak jende behartsu horrek ikusi ahal izateko.

Emaiguzu esku batzuk beharrak daukatenei lagundu ahal izateko.

Emoiguzu bihotz handi bat denok barruan sartzeko modukoa.

Erakutsi eiguzu Zuk ondo dakizun maitasun ikasgai hori.

ETORRI ZAITEZ MAITATZEN IRAKASTERA!