ABENDUALDIA

1. ASTEA

BIDALI EZAZU!!!

 

BIDALI EZAZU

Bidali ezazu zure argia lur gaizto honetara

txiroek ere ogia eduki dezaten.

Ireki itzazu begiak egia ikusteko

ireki gure belarriak mina entzuteko.

Egin gaitzazu bake gizakiak,

besteengana bakea eraman dezagun.

Atera ezazu gugandik Kontsumitzeko gogoa,

eta gauzak banatzen erakutsi.

Atera gaitzazu okerreko bidetik,

eta eman diezaiogun eskua galduta dagoenari.

Ez gaitzazu bizitzak jo eta min egiten digunean

erorita eta ahazturik utzi.