Gaur hiruhilekoa amaituko dugu. Denboraldi honetan gauza asko ikasteko aukera izan dugu, kanpotik zein barrutik pixka bat gehiago hazteko aukera ere bai. Laster atseden egunak helduko zaizkigu eta Bazkoa ospatuko dugu. Egun berezi horietan kristauok Jesusen heriotza eta berpizkundea gogoratuko ditugu. Jesus hil egin zuten eta bere Aitak berpiztu egin zuen. Orain dela 2.000 urte gertatu zen, baina gaur egun ere Jesusek hiltzen jarraitzen du: gosez hiltzen diren pertsonengan, baztertuak daudenengan, sofritzen ari direnengan. Dena den, Berari jarraitzeko egiten dugun guztian Jesus gaur ere berpizten da, Berak gure artean bizirik jarraitzen baitu.
Saia gaitezen tristurari eta heriotzari aurre eginez, bizia eta poza sortzen.


