Hemen gaude, Jesus:
elkarrekin zure bila.
Hemen gaude bihotzarekin prest
askatasuna lortzeko.
Hemen gaude, Jesus,
elkarrekin lagunak bezala. Elkarrekin.
Emaiguzu beharrezko indarra
elkarrekin ibiltzeko.
Emaiguzu alaitasuna
denok elkartuta izateagatik
Emaiguzu urkoaren alaitasuna.
Emaiguzu taldetan bilatzen duten pakea.
Zuregana ibiltzen gara,
zure mendira nekatuta igotzen gara.
Igoera gogorra dela badakigu,
baina taldeak laguntzen digu.
Badakigu, Jesus, tontorrean zu zaudela,
eta merezi du.


