Jauna, nik zerbait egin nahi dut nire bizitzarekin.

Bidegabekeriak eta beharrak ikusten

geratze soila baino zerbait gehiago.

Nik denak lagundu nahi nituzke, denak maitatu,

jendearen arazo guztiak konpondu.

Baina, hain naiz gauza gutxi!

Eskuzabal izaten erakuts iezadazu, lagunkoi izaten.

Lagun eidazu ulertzen arazo larri guzti hauek

gauza txiki pilo baten bidez ere konpon daitezkeela.

Erakuts iezadazu lagunkoi diren  nire ikaskide,

guraso eta irakasleak elkartzen, denok elkarrekin

mundu alaiagoa, zuzenagoa eta hobeago bat eraiki ahal izateko