Jesus,
Zuk honela esan zenien
Zure lagunei, apostoluei:
“Zoazte mundu osoan zehar
eta oihuka ezazue ikusi eta entzun duzuena”.
Horregatik iritsi zaigu guri zure Berri Ona.
Badira orain gauza bera egiten
jarraitzen duten pertsonak:
Zu oraindik
ezagutzen ez zaituzten lurraldeetara doazen
misiolariak dira.
Haien alde eskatzen dizugu,
emaiezu zure indarra eta ausardia.
Egin gaitzazu gu ere misiolari,
hemen, gure etxean,
bake, alaitasun eta
barkamenaren zabaltzaile.

