Urria misiolaria

Urrian sartu gara dagoeneko. Hilabete honi izen berezi bat jarriko diogu: “Urria misiolaria” Zergatik? Begira: Hilabete honetan data batzuk garrantzitsu eta gogoragarri aipatu behar ditugu:  Jesus Umearen Teresaren eguna ospatzen da, misiolarien patroia dena. Honez gain, 23an DOMUND eguna. Ulertzen al duzue orain zergatik “urria misiolaria” izena?

Hilabete honetan zehar misio eta misiolariei buruz hausnartuko dugu, guk nola  lagun dezakegun ikusiko dugu baita. Espero  dugu guzti hau baliagarria izatea Hegoaldeko herrien egoera hobetuz joan dadin. Prest ditzagun gure buruak eta bihotzak lan hori aurrera eramateko.

Jainko Aita ona,

misiolarien alde eskatzen dizugu:

bizi daitezela zoriontsu

behartsuenei lagunduz.