Eskuak elkarturik
talde bat osatzen dugu
zure aurrean, Jesus.
Gure eskuek indarrak
lotzen dituzte
eta gure bihotzak
Zuk lotzen dituzu.
Irribarre egiten dugunean,
Zure alaitasuna gure ahotik
ateratzen da.
Zuri lotuta egon nahi dugu
Zu baitzara ibiltzeko
behar dugun gurpila
Eskerrik asko gure bizitzara
hurbildu zarelako
eta mugiarazi gaituzulako.


