Eskerrik asko gure ikaskideengatik

Gaur ostirala da eta Jesus zure laguntzari esker poliki-poliki eguneroko erritmoa hartzen ari gara.

Eskerrik asko Jesus, eskolan lehen egunetan lagundu gaituzulako, gutaz arduratu zarelako. Lagunak eta ikaskideak gure inguruan jarri dizkiguzulako, batzuk ezagutzen gara eta beste batzuk oraindik ez dugu elkar ezagutzen baina ezagutuko gara.

Jesus, egun hauetan gure klasekideen artean jolasteko eta hitz egiteko aukera izan dugu eta elkarrekin gaudenean pozik sentitzen gara. Horregatik jagundu eiguzu ondo konpontzen eta gure artean errespetatzen.

Eskerrik asko Jesus, ikasturte hau berri egiten duzulako.