Jauna, badakit zer egin behar dudan,
baina aitzakiak bilatzen ditut beti
egin behar dudana ez egiteko.
Erabakitasuna falta zait.
Lagundu,oso borondate ahula baitut.
Eskatzen dizut ikasturte hau hasi duten
neska-mutilen alde,
bukaerara hel daitezela alaitasun eta indarrez.
Ez utzi zalantzan ibiltzen, egunero aurrera egiten baizik;
pertsona eta kristau moduan


