IRAKASLEARI

Irakasle, zorionekoa zara, zure ondasuna eskaintzen baituzu.
Irakasle, zorionekoa zara ematen badakizulako,
maitasunez ereiten duzu,
zure eskuetan maitasuna baitago.
Egunez egun zure bihotza uzten duzu bidean.

ILUSIOA EREITEN DUZU GOGOZ.
BAKEA ZABALTZEN DUZU GOGOZ.
ZORIONTSU ZARA, ZURE ESKUEKIN GIZATERIA MOLDATZEN ARI ZARA.

Irakasle, zorionekoa zara bizitza ematen duzulako.
Irakasle, zorionekoa zara bakea ematen duzulako,
haur askok zure eskutik edan dute egia,
irribarre eginez erein duzu, beste batzuek jasoko dute uzta.
Irakasle, zorionekoa zara eskuak ireki dituzulako.
Irakasle, zorionekoa zara maitatzen badakizulako,
gaur haurrak gizon eta emakume egingo dira, zure irakasgaia ikasiko dute.

Eskerrik asko irakasle ona izateagatik, eskerrik asko zure eskaintzarengatik.

– Zein dira gehien gustatu zaizkizuen esaldiak?
– Zertan lagundu dizuete zuen irakasleek kurtsoan zehar?