MAIATZA, MARIAREN HILABETEA

Maria, zu zara gure bizitzarako eredu. Emaguzu arnasa gure nekaldietan. Jaso gaitzazu erortzen garenean. Izan zaitez gure lanean gidari. Eman adorea arrakasta dugunean. Kontsola gaitzazu huts egiten dugunean. Lagundu gu garena eta daukaguna partekatzen. Lagundu sufritzen dutenak senidetzat hartzen. Esperantzaren Ama, gure bizitza poz-iturri izan dadila, mundu atsekabetu eta bidegabe honetan.