Jesus guri deika:
“zintzo jokatu,
ta norkeri gabe
denak maitatu!”
Jerusalendikan jeisterakoan gizon bat jausi zen lapurren eskutan.
Hauek dena kendu ta zauriturik, erdi-hila utzi zuten bide ertzean.
Bide hartan behera Jerikorantza zetorren apaiz bat ta ez zen gelditu;
horixe egin zuen lebitar batek, ikusita ere, zuzen jarraitu.
Izan ere, ordea, samariar bat, erruki izanik lagundu ziona;
zauriak sendatuz ostatura jo ta dena ordainduz zaindu zuena.
Esaidazu, lagun, nork bete zuen Jesusen esana, eta zeuk onartu:
edonor anaia dela aitortu, ongia zabaltzen denok elkartu.
