KREAZIOAREN AITA

Kreazioaren Aita, gure pozaren euskarri,

munduak entzun zaitzan, guk goratzen zaitugu.

MUNDUAK ENTZUN ZAITZAN

GUK GORATZEN ZAITUGU.

 

Egin bedi zure nahia

Zeruan ta lurrean.

EGIN BEDI ZURE NAHIA,

ZERUAN TA LURREAN.

 

Emaiguzu, EMAIGUZU,

gure ogia, GURE OGIA,

barkamena,BARKAMENA,

ta bakea, TA BAKEA.

Gure ondoan, GURE ONDOAN,

nahi zaitugu, NAHI ZAITUGU,

BIHOTZAK ALAITUZ.

Jesus, zure aitaren borondatea egin zenuena,

erakuts iezaguzu otoitz egiten.

Zure erreinua etor dadila eskatzen dizugu

eta eskerrak ematen dizkizugu zugandik ikasi dugunagatik.

Lagun iezaguzu zugan konfiantza izaten

eta zure maitasuna besteengan ikusten.

Irakatsi maitatzen, zoriontsu izan gaitezen. AMEN.

 

Egin bedi zure nahia

Zeruan ta lurrean.

EGIN BEDI ZURE NAHIA,

ZERUAN TA LURREAN.

 

Emaiguzu, EMAIGUZU,

gure ogia, GURE OGIA,

barkamena,BARKAMENA,

ta bakea, TA BAKEA.

Gure ondoan, GURE ONDOAN,

nahi zaitugu, NAHI ZAITUGU,

BIHOTZAK ALAITUZ.

 

Maite Losada, Bihotz berriak diskatik