
“Batu orain bizitzaren larrosak
denborak inoiz ez du bere hegaldia gelditzen
eta gaur zabaltzen den lore hori
bihar zimelduta egongo da”.
Ikasleak olerkia irakurtzea amaitu zuenean, irakasle jakintsuak esanahiari buruz galdetu zion taldeari.
– Orainaldia aprobetxatu behar da- esan zuen batek.
– Oso ondo- baieztatu zuen maisuak, – gaur egun bizi duzuen eguna ez da inoiz errepikatuko. Une bakoitza sakonki bizi behar duzue; baina horrek ez du esan nahi zoroki, egoera bakoitza zainduz baizik, kide bakoitza entzunez, presarik gabe, amets bakoitza egia bihurtzen saiatuz, bestearen arrakasta bilatuz, maitasuna praktikan jarriz,… Eta horrela ez zarete damutuko maitatzeko eta bizitza emateko zuen ahalmenak txarto erabiltzeagatik.

