
Gabonetako oporraldian egun zoragarriak igaro ditugu. Atsedena hartu, jolastu, familiarekin egon, irakurri, telebista ikusi eta zoriontasuna eskaintzeko denbora eta aukera izan ditugu. Olentzeroak eta Erregeek ekarritako opari eta jolasekin gozatzen ia nekatu egin gara dagoeneko.
Eta hemen gaude berriro, hasi berria den urte batekin, hiruhilabete berri batekin gure begien aurrean. Elkarri esan diezaiokegu: ZORIONAK, URTE BERRI ON!
Denok batera igarotako egunetan ospatutako gertakizun garrantzitsuenak gogoratzen ditugu: Jesusen jaiotza, urte berria, Erregeen jaia,…
Urtero Gabonetako jai zoragarri hauek pozez ospatzen jarraituko dugu.
Eta orain… gogoz eta ilusioz hiruhilabete berria hastera. Benetan berria izan dadila: lan egiteko gogoarekin, pozik bizitzeko gogoekin, besteen lagunak izateko gogoekin,…
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

