Bedeinkatua izan dadila Jainkoa,
Jesukristo gure anaiaren Aita den hori.
Berak zailtasunetan
eta arazoetan laguntzen digu.
Bere maitasuna oso handia da
eta gugandik oso hurbil dago.
Gu pozik gaudenean Bera pozten da.
Gu triste gaudenean Bera goibeltzen da.
Gure inguruan dagoen guztian
bere ontasuna aurki dezakegu.


