
Bizitza eta haizearengatik, etxe eta gurasoengandik, ESKERRAK JAUNA.
Goizetik dabilen jendearengatik, eguzki eta ilargiarengatik, ESKERRAK JAUNA.
Abesten duen txoriarengatik, zuhaitz eta bere adarrengatik, ESKERRAK JAUNA.
Ur eta zeruarengatik, mendi eta hondartzarengatik, ESKERRAK JAUNA.
Baina eskerrak, batez ere, nire izatearengatik, libre egin nauzulako, egin ahal dudan guztiarengaitik eta gauza guztien gainetik, Zeu zarelako Jauna, gehien ezagutu, ulertu eta maitatzen nauzuna.
AMEN.

