975-223344 correo@electroni.co

Begiraleen otoitza

Eskerrik asko, Jesus,
Nire ahulezien gorabeherak eta guzti,
nigan konfiantza izan duzulako
haur eta gazte horiei lagundu ahal izateko.
Nire hitzak eta nire adibidea
lagundu diezaien zure bidetik joaten,
Zu ezagutzera eta zure lagunak izatera.
Haientzat eta niretzat
Zure Hitza izan dadila
beti gidatzen gaituen argia.
Lagun iezadazu pertsona zentzuduna izaten,
Alaitasuna eta konfiantza transmititzeko gai,
Lagun iezadazu Zu taldearen erdian aurkezten,
zerbitzu-jarreran bizitzen
eta ongia egiten saiatzera.
Izan zaitez beti niretzat
nire monitorea eta nire gidaria.
Amen.