975-223344 correo@electroni.co

Agurra

Guztiok dakigu bizimodua/bizitza detaile txikiz beteta dagoela. Garrantzitsua da gure ingurukoak errespetatzea, besteen ardurarik gabe eta “tankeak” bagina bezala bizitzatik ez pasatzea. Batzuetan hain sartuta egoten gara gure gauzetan, ezen besteenganako kortesiak edo detaileak ahaztu egiten baitzaizkigu.

Horregatik da garrantzitsua gizartean elkarrekin egokiro bizitzen eta gure ingurukoei gaitzitzen zaizkien gauzak saihesten lagunduko diguten jokabide-arauak jakin, erabili eta sentitzea.

Etsenplua: agurra.

  • Agurra pertsonen arteko komunikazioaren elementu nagusietako bat da.
  • Edozein lekutan sartzean, edozein pertsonaren ondotik igarotzean, … agur egin behar da. Baina, kontuz, ea nola agurtzen dugun. Agurrak, beste pertsona “zapaldu” gabe, alaia izan behar du; ez du konpromisokoa izan behar; gurekin hitz egin daitekeela erakutsi behar du.
  • Agurrak atsegina izan behar du; beste pertsonarenganako adeitasuna eta errespetua bere baitan eraman behar ditu. Berdin da pertsona hori ezagutzen ez baduzue ere. Gustatuko litzaizueke inork, zuen etxean, eskolan,… sartzean, zuei agurrik/olesik ez egitea? Gustatuko litzaizueke jaramonik ez egitea?
  • Pentsatu nola hasten duzuen eguna; nola hasten duzuen etxean, kalean, ikastetxean,…
  • Norbait agurtzea da pertsona horrekiko kortesia agertzea. Eskertuko dizu agurra. Ziur.
  • Ez agurtzeak izaera zaputza, egoista,… adierazten du (horregatik da garrantzitsua ongi esnatzea, gaizki-ulertuak saihesteko).
  • Pertsona despistatuei agurrak “bizkortzen” laguntzen die.
  • Agurtzea da guk bestea eta besteak gu aintzat hartzea.