
ZABALDU ZURE ATEA
Jauna:
Iristen zara zu gure mundura
eta eskatzen diguzu gure bihotzeko atea
zabal diezaiegula gizon-emakume guztiei.
Zuk esan zenigun norbaitek gure atea jotzen
duenean, Zu zarela zatozena.
Hauxe da zure Hitza:
“Horra, atean nago ate-joka.
Norbaitek nire mintzoa aditzen badu
eta atea irekitzen badit, harengana
sartuko naiz eta elkarrekin afalduko dugu”.
Jauna:
Jakin dezagula zure mintzoa entzuten,
gure anaien bidez heltzen zaigun mintzo hori.
Ireki dezagula gure bihotzeko atea
Zu onartzeko eta Zuregan gizaki guztiak.
Amen.
