975-223344 correo@electroni.co

ZATOZ GURE BIZITZA ALDATZERA

Jauna, zure etorrera prestatzean,

Gure biohtza txikia dela eta Zu bertan sartzea

Eragozten duten gauza askoz betea dagoela

Jabetzen gara.

Jauna, Besteekin ditugun harremanak zailak dira askotan,

Borrokez, kritikez eta isekez beteak daude.

Zu ekartzera zatozen maitasun hori behar dugu.

Jauna, zure hitzak ahaztu ditugu.

Badakigu beraiek izan behar dutela gure argia,

Baina nahiago ditugu gure hitzak,

Erosoagoak eta bigunagoak direlako.

Horregatik esaten dizugu:

ZATOZ GURE BIZITZA ALDATZERA