Jauna: Zugan dugu konfidantza ososa;
badakigu maite gaituzula.
Jauna, erakutsi zure bideak, zure arrastoak.
Gure urratsek bakearen eta on egitearen bidea urra dezaten,
justizia eta askatasunaren bidea.
Lagun gaitzazu gure askatasuna lortzeko ahalegine gain,
ingurukoena ere lortzeko ahalegintzen,
askatasun horrek egingo baikaitu elkarren berdin, elkarren zerbitzari;
egin gaitzazu aske zure eskuetan jartzeko,
bidea zailduko ote den beldur izan gabe.
Jauna, erakutsi zure bideak, Zeu ere Bide zarenez,
Zeu pertsona ororen Egia zarenez,
izatea duen gauza ororen Bizia zarenez.
Eta emaguzu ausardia bide hori alboratzeko.
Asmo sendoak izan ditzagun, Zuk izan zenituen bezala,
Jose Kalasanz-ek izan zituen bezala.
KALASANZ JAI EGUNA OSPATZERA GOAZ!!!

