975-223344 correo@electroni.co

KALASANZ ASTEA 3

Askatasunari beldurrik ez zion haurtxo bat baino ez nintzenean,

txoritxo baten hegoekin hegan egiten erakutsi zenidan.

Ez zara inoiz zahartuko adiskide, anaia , maisu,

beti izango zara haur eta gazteen ahotan.

Eskolako neska-mutilek bihotza lapurtu dizute;

beraiek badoaz, baina zu hortze zaude

eta beren bihotzetan eramango zaituzte.

Bakoitzari bere bidea egiteko aukera emanez

hegan egitea erabaki zenuen,

bakoitzak bere bidea jarraitu zuen, bere askatasun-ametsa.

Inoiz ez dut ahaztu lezio labur hura:

“Amets egiten duguna gara, egin dezagun amets”.

Anaia, maisu, adiskide, gera zaitez apurtxo bat.

Beti izango zara nire gazte-bihotzean, 

bidelagun izango zaitut;

Zuk erakutsi zenidan hegan egiten.