Jainko Aita, lider asko ezagutu dugu,
egunkari eta aldizkariek erakusten baitizkigute;
hauen lorpen, historia, garaipen eta hutsegiteak
ezagutzen ditugu.
Baina bakoitzak bere interesa bilatzen du
eta horrelako ekintzek ez dute gure barrena asetuko.
Eskerrik asko horrenbeste gizon-emekume xume,
aske eta on dago eta izan delako, Jose kalasanz bezala,
besteen ona bilatzen dutelako,
arian-arian euren bizitza osoa eskainiz,
ingurukoekin duten guztia banatuz.
Aldatu, Aita, gure bihotzak.
