975-223344 correo@electroni.co

Tourseko Martin Deuna

Tourseko Martin Deuna gaztetan soldadu ibili zen. Baina egun batean, Frantziako herri txiki batean, gertatu zitzaionak  goitik behera aldatu zuen bere bizitza.

Neguko elurtsu gau batean, Martinek eskale bat  aurkitu omen zuen. Baina, Martinek ez zeukan ezer eskuartean berari laguntzeko.

Kapa hartu eta ezpataz bi zatitan egin zuen, bata eskaleari emateko.

Beranduago esan zuen bezala txiro harengan Jesus ikusi zuelako.

“Dena ematen duena baino hobeto ez da inor sentituko, nahiz eta ematen duen hori gauza hutsa izan”.

Jesusek hauxe esaten zigun:

“Poztasun handiagoa izango dugu ematean jasotzean baino”