975-223344 correo@electroni.co

DOMUND: Herrien arteko itxaropen misiolariak

Aita ona, “udabarriz” bete gaizuz, 

itxaropenez betetako begirada izan 

eta ugari banatu daigun.

 

Biztuta eutsi deiogun 

itxaropenaren garrari,

iluntasun handiak dituan mundua 

argiz eta berotasunez beteko dauan 

sutzar bihurtu daiten.

 

Zure deiari erantzunez,

Kristorengan erakutsi deuskuzun maitasuna 

Beste herrialde batzuetan ezagutzera emotera 

joan diran misiolarien alde eskatzen deutsugu.

 

Eurak zein gu geu,

itxaropenean misiolari izan gaitezala herrien artean, 

Haren antzera eta Haregaz batera,

gizadiaren garrasia jasotzera bultzatuta.

 

Horrela eskatzen dizugu, Jesus

 Amen.