Hurrengo igandean, 19an, ospatuko dugu Domund “Misioen igandea”.
Gainera, aste honetan gogoratzeko beste bi data inportanteak dauzkagu: 16an “Elikaduraren eguna” eta 17an “pobreziaren kontra nazioarteko eguna”.
Eguneroko ogia gehien behar dutenekin elkarbanatzea jakin behar dugu.
Jauna: gure mundura etorri zara
eta gure bihotza gizaki guztiengana
irekitzera gonbidatu gaituzu.
Zure ahotsa entzuten jakin dezagula eskatzen dizut,
gure anaia-arreben bitartez iristen zaigun ahots hori;
gure bihotzeko atea ireki dezagula bertan zu onartzeko
eta, zurekin batera, gizaki guztiak ere onartzeko.


