Bihar, urriaren 4a, Asisko Frantziskoren jaia ospatzen da. Kristauen artean oso santu ospetsua da. Italiako Asis deitutako herrian jaio zen XII.mendean . Familia aberats baten semea izan zen. Gaztea zenean, Jainkoak bizitza desberdin bat bizitzeko aukeratu zuela sentitu zuen. Eta Jesusen bidea behartsuen ondoan bizitzea erabaki zuen. Bere dirua eta aberastasunak utzi zituen eta gerrian lotutako tunika batekin jantzi zen eta oinuzik edota sandaliekin ibiltzen zen. Bere familiakoek ez zuten ulertzen eta bere aita asko haserretu zen berarekin. Bere bizitza behartsuekin, lepradunekin igaro zuen bera ere pobre izanez.
Horrela zoriontsu bizi izan zen eta Jainkoari eskerrak ematen zizkion. Jainkoa goresteko hainbat olerki idatzi zituen naturaren edertasuna eta Jainkoaren ontasuna goraipatuz. Ezagutzen duzuen “Laudato si” abestia haietariko bat da.
