Jesus guri deika:
“zintzo jokatu,
ta norkeri gabe
denak maitatu!”
Jerusalendikan jeisterakoan
gizon bat jausi zen lapurren eskutan.
Hauek dena kendu ta zauriturik,
erdi-hila utzi zuten bide ertzean.
Bide hartan behera Jerikorantza
zetorren apaiz bat ta ez zen gelditu;
horixe egin zuen lebitar batek,
ikusita ere, zuzen jarraitu.
Izan ere, ordea, samariar bat,
erruki izanik lagundu ziona;
zauriak sendatuz ostatura jo
ta dena ordainduz zaindu zuena.
Esaidazu, lagun, nork bete zuen
Jesusen esana, eta zeuk onartu:
edonor anaia dela aitortu,
ongia zabaltzen denok elkartu.
