975-223344 correo@electroni.co

AGATE DEUNA

Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko eguna.

 

Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko, baina alferrik, Agedak kristautasunean fede itsua zuen eta ez zuen onartu gobernadorearen proposamena. Neska ezin lortzeak neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion. Ondorioz, bi bularrak mozteko agindua eman zuen. 251. urtean hil zen Ageda, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da eta, mendebaldeko lehengotariko birginia-martiria.

 

Euskal Herrian Santa Ageda ospatzen da, esan bezala. Martiri askorekin gertatu izan ohi den bezala, Agate Deuna ere Euskal Herriko zaindari bilakatu baitzen.

 

Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu antzinatik. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, ate-joka laguntza eske ibiltzea, alegia. Ohitura honek oraindik dirau bizirik Euskal Herriko herri askotan. Horretaz gainera, Agate Deunari koplak eta bertsoak kantatzera aterako dira herritarrak eta 251. urteko otsailaren 5ean bularrak moztu zizkioten emakume siziliarraren historia gogora ekarriko da berriro.