Jauna, emaidazu alda ezin dudan jendea
onartzeko sosegua,
alegia, ia guztiak,
argi baitago ez naizela Zu.
Nik dakidala behintzat.
Eta horretan zaudenez, Jauna,
eman, mesedez, adorea
niregan aldatu behar dudana aldatzeko.
Emaidazu isiltzen jakiteko zuhurtzia
guztietan argiena naizela,
besteek zer esaten ari diren ez dakitela,
edota erantzun guztiak nik neuk bakarrik dakizkidala
uste dudanean.
Funtsean, Jauna,
emaidazu jakinduria
Zu ez naizela oroitzeko.
Hala bedi,
