Jauna, zure eskuetan jartzen dut nire bizitza:
egizu nirekin nahi duzuna.
Edozer egiten duzula ere, eskerrak ematen dizkizut:
edozertarako prest nago, guztia onartzen dut.
Egin bedi zure nahia nigan eta zure sorkari guztiengan.
Hau besterik ez dut irrikatzen, ene Jauna.
Zure eskuetan jartzen dut nire arima:
zuri eskaintzen dizut nire bihotzeko maitasun guztiarekin,
maite baitzaitut, Jauna, eta oso-osorik zeurea izan
eta zure eskuetan jartzea besterik ez dut atsegin,
erretserbarik gabe, eta amaigabeko konfiantzaz.
nire Aita baitzara.

